Teknologia albisteak

Arrazakeriaren aurkako eguna zuzenean irratia.com-en

Erabiltzailearen aurpegia
Irratia.com - Irratia.com
2002-03-21 : 16:03

Gaur, martxoak 21 Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, Tas-Tas Irrati Librean 24 orduko programazioa ari dira egiten. AHLAN - ONGI ETORRI irratsaioa antenan dago atzoko 19.00etatik gaurko 20.00etara. Irratsaio berezi honetan etorkinek gurean bizi duten egoeraz jardungo dute, besteak beste. Musika ona, gonbidatuak eta sorpresa zenbait izango dira ere.

Irrati komunitarioen AMARC elkartearen ekimena da hau, mundu mailan egiten dena eta egun osoan entzungai izango dugu programazio berezi hau zuzenean IRRATIA.COM euskal irrati digitalean. Iaz 500 emisorak esku hartu zuten ekimen honetan eta aurten are gehiago izango dira. FM, SW eta Internet bidez emititzen ari dira egun honetan, bakoitzak programazioko aukera bat nazioarteko zentrura bidaliz.

1960ko martxoaren 21an Hego Afrikako Sharpeville hirian poliziak 69 lagun hil zituen, apartheid-aren "pass law" legearen aurkako manifestazio baketsu baten aurka tiro eginda. Sei urte beranduago, NBEk egun hori arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna izendatu zuen.

Erantzun

Sartu