Sustatu logoa Teknologia albisteak

Newroz, kurduen eguna gaur

Informazioa - Kafe Antzokia
2002-03-21 16:03

Izatez Newroz kurduen urte berria da, eta udaberriko solstizioarekin bat etortzen da. Newrozek neguaren eta ilunaren amaiera ospatzen du eta argiaren bidezko naturaren birsortzea adierazten.

Ospakizun hau oso aintzinakoa da, erlijio zoroastrikoaren arabera ongia eta gaizkia, argia eta iluna indar kontrajarriak dira, mundu naturalean beti presente eta beti gatazkan.

Newrozek Kawaren mitoa ere gogorarazten du, Kawa Dohak tirano gaiztoa menderatu zuen errementaria zen, eta herria askatu zuen horrela. Mitoak egun konnotazio modernoak ditu, herri kurduak borrokan jarraitzen duelako bere nortasunaren eta bere kulturaren ezagutza lortzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu