EHUren Euskara Institutua: terminologiaz jardunaldiak
Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Institutuak dituen zereginetako bat da EHUko irakasleen prestakuntza, eta horretarako prestatua du aurtengo ikastaroen egitaraua. Ikastaro horien artean badira irekiak ere, EHUtik kanpoko partaideentzat, ikastaro edo jardunaldi itxurakoak.
Irailean Espezialitateko hizkerak eta terminologia izenburuko jardunaldiak izango dira Leioako campusean, hiru egunetan. Lehen bi egunetan hitzaldiak eskainiko dira eta hirugarrenean euskara teknikoari buruzko komunikazioak.
Euskara Institutuak dei egin nahi die euskara tekniko edo, oro har, hizkera espezializatuan eta terminologian lanean edo ikertzen ari direnei jardunaldi horietan parte har dezaten, komunikazio edo lanak aurkeztuz.
Jardunaldietan entzule modura parte hartzeko deia aurrerago egingo da.
Komunikazioak aurkezteko epea maiatzaren 31n amaituko da.
Komunikazioak aurkezteko eskabide-orria
Komunikazioak aurkezteko informazioa
Jardunaldiei buruzko informazioa
Erantzunak kargatzen...