20. mendeko euskal liburuen katalogoa, Interneten
2002-03-18 10:03
- Euskal ikasketa bibliografikoen datu base honek gaur egun 24.237 fitxa ditu. Joan Mari Torrealdaik hala azaltzen du bere lana webgunean:
- 1976an hasi nintzen Katalogo hau osatzen. 1936an Francoren altxamenduak ekarri zuen etenalditik honako fitxa bibliografikoak landu nahi nituen, emaitza bibliografikoa soziologikoki aztertu ahal izateko. Euskal Idazleak Gaur (1977) liburuan eman nuen lehen liburu bilduma. Geroztik, urtero-urtero Jakin aldizkariko orrietan eman ditut urteko fitxa bibliografikoak, azterketa batez lagunduta. Gaur arte.
Hementxe dago kontsultagai XX. mendeko euskal liburuen katalogoa.
Katalogo bibliografiko hau Jakingunea izeneko webgunean dago kokatua, Jakin aldizkari eta argitaletxearen gunean alegia.
Lan honi buruzko informazio gehiago Euskaldunon Egunkarian argitaratutako artikulu honetan.
Erantzunak kargatzen...