Tesa Esi: arrakastaren giltza Oiartzunen
El País egunkariak nabarmendu egin du Tesa Esi enpresa asteburu honetan.
Kanarietan, Mallorkan edo Madrilen izan garenean, askotan tokatu zaigu hoteleko gela txartel batekin ireki behar izatea. Eta ez jakin arren, txartel horietako gehienak Euskal Herrian eginak ziren seguruenik, Oiartzungo Tesa Entry Systems enpresan. Izan ere, Tesa Esi-k 150.000 sarraila elektroniko ezarri ditu Espainiako 1.000 hotel baino gehiagotan. Horixe dio El País egunkariak igande honetako Negocios gehigarrian.
Enpresaren zenbakiak txapela kentzeko modukoak dira: iaz 20 milioi euro inbertitu zituen bere fabriketan. 600 langile ditu, horietatik 100 Oiartzunen, Ikerkuntza eta Garapen gunean. Munduko 115 herrialdetan saltzen ditu bere produktuak eta merkatuaren %40 du bere esku nazioartean.
Orain arte sarraila elektronikoak landu ditu batik bat, baina hasi da kutxa gotorrak egiten, alarmak, hurbileko irakurgailuak, etab. Eta hoteletan ezezik, beste merkatuetan ari da zabaltzen: instalazio militarretan, ospitaletan, unibertsitateetan eta eraikin publikoetan.
Lekutan geratu da hasierako Talleres de Escoriaza, gaur egungo Tesa Entry Systems-en jatorriko enpresa, 1941ean sortu zena Eskoriatzan.
Erantzunak kargatzen...