Alkizan aurkeztuko da bihar lan antzezlan hau. Elena Irureta, Aitzpea Goenaga, Loli Astoreka eta Eli Elizondo dira ikuslea barrez barrez jartzeko arduradunak. Umorea + umorea = :-)
Euskaraz egin dute antzerki obra, eta momentuz ez dute gazteleraz egiteko asmorik. Eskaerarik egonez gero... Baina momentuz, euskaraz jardunean ikusiko ditugu hogei emakumeren paperean.
Bost egoera ezberdin antzeztuko dituzte lau aktoreek. Agerraldi bakoitzean lau emakume agertuko dira, itxuraz berdin, baina izatez zein jokamoldez ezberdin: menopausiak jotako emakumea, haurdun dagoena, ama-alabak, lagun kuadrila...