Teknologia albisteak
1

Mundua Bartzelonara begira

Erabiltzailearen aurpegia
jalgihadi! Bartzelonatik - irratia.com
2002-03-14 : 18:03

Edo Bartzelona munduari begira. Hasi da Europako agintarien gailurra Bartzelonan. Hasi da ere, kontragailurra. Hasi dira manifestazioak, hasi da bilkura, eta 20 manifestazio baino gehiago daude legeztaturik. Euskaldunok ere izango dugu zer esana ezta?

Ostegunez Europa mailako sindikatu eta langileen manifestazioa. Euskal Herritik 5.000 lagun abiatu direla diote albisteek. ELA, LAB, CCOO eta UGTko autobuskadak joan dira. Ostiralez, ekintza deszentralizatuen eguna. Zapatuan foro alternatiboa eta manifestazio handiena... kontzertua. Bartzelonako biztanleek diotenez, inoizko kaosik handiena bizi dute azken asteotan bertan. Bertako euskaldunek ere hori diote, ez dutela sekulan horrenbeste polizia ikusi (ezta Euskal Herrian ere). Kaleak hutsik daude, garraio publikoa geldi (metroa, autobusak...) Diagonala bezalako bideak itxita, helikopteroak etengabe airean, itsas armada portuan... eta manifestariak heltzen nonnahitik, eta nahiz eta mugak ixteko agindua eman. Beste mundu bat posible dela diotenak eta Europa hau defenditzen dutenak aurrez aurre. Irratia.com egiten dugunok bertan izango gara, informazioa Euskal Herriratzeko asmoagaz.... beraz Bartzelonari buruzko informazio gehiago behar izan ezkero badakizue nora jo. Beste web interesgarri batzu: indymedia Bartzelona Beste mundu bat posible da Kapitalaren Europaren kontra

Erantzunak

Zuzen ekintza taldea
2002-03-15 : 18:22

Zuzen ekintza taldeak, beste ekintza ikusgarri burutu du Bartzelonako Diagonalean. Goizeko 11etan, astebururo senideek den egoera isladatu gura izan dute presoen aldeko taldekoek.
Auto bat buelta emanda, odola irudikatzen hamaika litro kolore gorriko pintura lurrean... lau ekintzaile kateaturik eta preso baten gurasoak, aita eta ama adinean gora eta asteburuetako bidaiak salatzeko pankarta eskuan hartuta.
Komunikabide asko inguruan, harriturik.... eta horren islada gero...


Informazio gehiago: Indymedia Bartzelona


Biharko ere, ekitaldi berriak eta ezusteko ugari iragarri ditu Zuzen taldeak.


Erantzun

Sartu