Teknologia albisteak

Forbes zerrenda: diruduna diruduntzen dihardugu

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-03-13 : 12:03

Forbes aldizkariak atera duenez, Bill Gates da munduko diru gehien duena. Laugarren urtez segidan irabazi du titulu hori. Gobernuak laguntzen dio horretan. Berdin da ateratzen duen edozerrek zuloak izanda ere. Jendea Microsoft zalea delako izango da? edo…

Forbesen munduko aberatsenen zerrenda argitaratu berri da Interneten.

Gates, berriro txapeldun

Ez da ez makala Forbes-ek eman dion titulua. Horrenbeste dirurekin makinatxo bat injustizia konponduko lirateke munduan, baina tipo honek dituen 60.240 milioi euroak berarendako gorde gura ditu. Microsoft-en dabilen Paul Allen ere ez dago atzean geratzeko. Munduko aberatsen artean laugarrena da ia 30.000 milioi eurorekin.

Berdin da Microsoft-i zuloak topatzea han eta hemen. Internauton datuak erakusten omen ditugu Internet Explorer erabilita, baina jendeak kasurik ere ez. Itxura denez, Zentai Peter hungariarrak esandakoari kasu eginez, dominio baten barruko frame-ek beste dominio batzuetako frameak jasotzen dituzte. VBS (Visual Basic Script) sinple bat nahikoa ei da gainera hori egiteko. Erasotzaileak korreo elektronikoz ere egin dezake datu harrapatze hori. Nahikoa da mezu bat bidali eta hartzaileak zabaltzea.

Microsoft-ek jarri du partxea sarean, baina egongo da beste partxerik ere diruz lepo dauden bitartean.

Eta bitartean, Espainiako Gobernua Bill lagunari dirua ematen. Azken errolda, esaterako, Internet erabilita egin ahal izan da aurten. Egia esan, Estatuko % 0,1ak bakarrik erabili du bide hau… Eta gainera derrigorra zen Internet Explorerrekin egitea. Nescape, esaterako, ezin erabili. Zaila da onartzea erakunde publiko batek horrelakoak egin ditzakeen, baina dirua tarteko denean…

Ezingo diogu kulpa guztia beste batzuei bota hala ere. Posta elektronikoa gehiagotan erabiltzen da nabigatzailea baino. Baina zein da programarik erabiliena? Outlook Express! Nahiz eta birusendako kutsakorrenetarikoa izan.

Erantzun

Sartu