Teknologia albisteak

Milioi asko darabilte arte elektronikoaren salmentan

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - sustatu
2002-03-13 : 01:03

Guggenheim-ek bota du ordagoa. Hasi da artelanak erosten. 10.000 eta 15.000 dolarren artean erosi ei ditu bi “art.art” edo artelan. Baina ez Bilbokoak e? New York-eko museoan egin dute abentura.

Arte lan hauek hauek ezin dira leku fisiko batean gorde, beraz, ezta erakutsi ere. Erakusketa aretoak artelan hori erakusteko eskubidea irabazten du diru hori guztia ordainduta, baina titularitatea idazlearena izaten jarraitzen du.

Steve Dietz-ek dioenez, Guggenheim ondo egiten ari da. Mineapoliseko Walker Art Center -ko aditu honek dioenez, ezin da gainontzeko artearen moduan ikusi. Hau berria da, baina artea egiteko modu hau bazter uzten duenak…

Merkatua hasi da mugitzen Ljubljana-ko galeria munizipalak Megatronix erosi zuen 500 dolarren truke. Pompidou museoak ere ez du atzera geratu gura, 10.000 dolarren bueltan kostatu zaio Igor Stromajerren obra bat eskuratzea

Erantzun

Sartu