Nire iMac-a zoragarria da!
Nire iMac-ean DVDak grabatu daitezke eta baita Cdak ere. Piratei gomendatuko nieke horrelako makina bat. Bueno, etxeko piratei e? Ez top-manta horiei. Polita, erosoa eta "merkea" da.
Egia esan, nik erosi dudana merkatuan dagoen iMac bizkorrena da, 800Mhz-tan dabil, hau da, lehen G4a zebilen moduan dabil. Apple-ren orrian duzu hobeto azalduta.
Uste nuen beso hori txoropitada bat izango zela, baina nire harriduradarako erabilgarritasuna errazten du, pantaila gura den neurrira jartzea eta anguloa aldatzea ez da gutxi. Hori guztia atzamar batekin.
Eta lekua? Ba oso leku gutxi hartzen du eta gure etxe txikietan (nirea hala da) oso kontuan hartzekoa da.
Ez da notizia berria. Lehen ere izan da eztabaida eta han irakurritakoak konbentzitu ninduten eta orain etxean dudala, are gehiago.
Diseinu elegantea, prestazio onak, prezio hobea (2.608,13 eur.), erabilgarritasun handiagoa, baina honek ere flipatzen du. Atzo bertan flipatu zitzaidan eta nondik itzali ez! Entxufea atera behar.
Erantzunak kargatzen...