Teknologia albisteak
1

Gazte informazioa lortzeko beste bide bat?

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2002-03-11 : 12:03

Ostegunean aurkeztu zuen Miren Azkaratek gazte informazioa bideratuko duen web orrialdea. Egitekoa gazteentzako interesa izan dezakeen informazio guztia eskaintzea da. Lagunduko al du webgune honek?

Euskadiko bekak, dirulaguntzak eta sariak berria irakur dezakegu adibidez. Baina zer esango eta liburu bat argitaratuko dutela eta gura badugu bulegoren batean lor dezakegula. Ez dute bada webgune bat zabaldu? Etxetik ezin dezakegu jaso informazio hori?

Egia esan, gazte mugimendua hila-edo egongo da, izan ere, berriak eta azken ordukoak klikatu eta 3 berri bakarrik baitaude. Motz eta eskas hirurak ere. Gehiago ikusteko ahalegina egin eta pixka bat gehiago bakarrik. Auzolandegien berrian, esaterako, aurre-inskripzioak egiteko epea jakin eta gero telefonoak ematen dizkizute deitzeko. E-mailez ezin?

Foroa ere badago. Euskaraz egin behar den? gazteleraz? Ba bakoitzak nahi duen moduan, baina horrela izanda beste koska bat ere badu...

Gazte informazioaren egitekoa gazteentzako interesa izan dezakeen informazio guztia eskaintzea da erakundeetako informazio-zentroetan. Hori bideratzeko, Sareak, zentro horietara jotzen duten pertsonek egindako eskaerekin zerikusia duten gaien inguruko informazioa bilatu, osatu eta banatzen du: Lana, Hezkuntza, Ikastaroak, Lehiaketak, Jarduerak, Sariak, besteak beste.

Badu webguneak beste koxka bat ere. Baliteke gazteleraz edo pentsatu izatea bertsio originala, edo bestela erroretxo batzuk baditu oraindik. Bilaketak egitean erdaraz pentsatutako eta egindako datu-basea dutela ikusten da. Foroa ere bai: erantzun 1: "1 erantzunak" eta 2 erantzun: "2 erantzunak" (pluralarekin ere ez dute asmatu, 2 erantzun...)

Erantzunak

Sustatu
2002-03-11 : 20:17

Informazioa osatzeko, gunearen marka nagusia Gazteinformazioa.net helbidea izango da. Edonola ere, sarrera orri bat besterik ez da hori, euskarazko edukien benetako lehen orria hemen dago.


Erantzun

Sartu