Inport arrasateko Ternuak (otsailaren lehenengo egunetan Munich-en (Alemanian) ospaturiko kirolaren nazioarteko azokan, Ternuak Hardware mailan Ispo Outdoor Award 2002 saria jaso zuen Safe Sail System kontzeptuagatik. Arrasaten kokatua dagoen enpresa hau Arrantzale, kofradia eta AZTIrekin elkarlanean aritu da.
Arropa eta salbamendurako sistema hau euskal arrantzaleendako izan zen garatua. Nazioarteko epaimahaiak mundu mailako izen handiko 65 enpresek aurkezturiko proiektu berritzaileak aztertu zituen baina lehenengo saria Ternuari eman zion. Epaimahaiak honela baloratu zuen sistema saritua: Marinelendako izugarrizko salbamendu sistema da oso erabilterreza eta egoera orotan erabateko segurtasuna eskaintzen duena.
Ezarri berri dugu Galiziar eta Irlandar Gobernuekin harremana, izan ere, Europar gobernuak oso jabeturik daude itsasoan segurtasunak duen garrantziarekin.
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren ekimena izan da, arrantzaleen segurtasun neurrien beherraz jabeturik bultzatu eta lagundu dutena, beti ere erosotasuna kontuan izanik.
Safe Sail System-ek (Segurtasunezko Nabegazio Sistema) salbamendu txalekoa zein arropa sistema hartzen ditu bere gain. Jaka, peto eta salbamendu txalekoak uneoroko segurtasuna eskaintzeko elkarlanean dihardute, hemen"" ikus ditzakezu. Erosotasunari dagokionez transpiragarritasuna, haizearen mozketa eta erabateko bustiezintasunari esker, arrantzaleak siku mantenduko dira (gorputz hezetasuna kanporatuz) eta bere horretan mantenduko dute gorputz temperatura.
Balizko egoera batean 2ºtako eguratsa izaki, 20km/h haizearekin, gorputzaren berotasuna 0 azpitik 7ºtara jeitsiko litzateke. Arropa hauei esker gorputz tenperatura berehorretan mantenduko litzateke inolako jeitsierarik izateke.
Bestalde, eta proiektuaren gakoa segurtasuna dela azpimarratuz, arrantzaleek uneoroko segurtasunataz gozatuko dute, izan ere, salbamendu txalekoa momentuoro gainean eramango dute.
Gore-Tex® jakak hiru geruza ditu eta erabat iragazgaitza da, transpiragarria eta oso arina. Kremailerak bi norabidekoak dira, jantzia gorantz edo beherantz zabaldu ahal izateko. Segurtasunezko sistema du: Solas araudiaren arabera homologatutako marra islatzaileak. Eskumutur bikoitzak ditu urik ez sartzeko, eta josturek termo-itxierak dituzte. Erresistentziarik handiena lortzeko, indargarriak jarri ditugu jostura guztietan. Salbamendu-jaka puztu behar izanez gero, barrualdea zabaltzeko hauspo-sistema berezia jarriko da martxan.
Sistema osatzen duten elementu guztiak erreztasunez gainditu dituzten frogak jasan dituzte: Gore-Tex®eko arropak buztiezintasunari eta transpiragarritasunari dagokionez Gore-gatik izan dira bermatuak. Laborategi hauetako frogarik gogorrenak gainditu dituzte, azken batean arropa hauek egoera latzenetan izango dira erabiliak.
Era berean, salbamendu-txaleko eta flotaziorako laguntza-ekipo indibidualei buruzko EN 396 arauari dagokionez, arropa sistema txalekoarekin batera erabiltzeko onartua izan da.
Arrantzale, kofradia eta AZTIrekin elkarlanean ikerketa eta garapenera bideraturiko urte lanpetua izan dugu honakoa; harreman estua izan dugu guzti hauekin, honela, emaitzarik onena lortuz.
Ternuaren Safe Sail System-i buruz EUSKALDUNON EGUNKARIAk argitaratutako erreportaia irakurri edo ikusi nahi izanez gero, hona hemen helbidea:
http://www.egunkaria.com/cgi/bila.pl?oikusi=/y2002/m03/d20020308/p038_gaiak.html
Besterik gabe, ondo izan eta zorionak Ternuari.
JAKES GOIKOETXEA
jgoikoetxea@egunkaria.com