Teknologia albisteak
1

Ondoen diseinatutako egunkariei nazioarteko sariak

Erabiltzailearen aurpegia
Goio Arana - Arrasate
2002-03-08 : 12:03

Ezagutzera eman dira SNDk (Society For News Design) nazioarteko elkarteak antolatutako 23. egunkarien diseinuen lehiaketaren emaitzak. SNDren lehiaketan hainbat kategoria hartzen dira kontuan, besteak beste: egunkaririk onena, orririk onena, azalik onena, argazki, ilustrazio edo infografiko onenak dituen egunkariak…

Munduko diseinurik onenari saria jaso duten egunkariak kanpotarrak dira, baina sarituen artean, badaude denok eskuartean askotan izan ditugun beste egunkari batzuk ere… Ea ados zaudeten aukeraketarekin…

Guztira, 5 sari handi (“Munduko diseinurik onenak”), 22 Urrezko sari, 66 Zilarrezko sari eta 848 Aipamen berezi banatu ditu informazioen diseinuan hobekuntza bultzatzen duen elkarteak, SNDk.

Honako bost egunkari hauek jaso dituzte “Munduko diseinurik onenak” sariak:

eta 24.999 edo tirada txikiagokoen artean:

Gainera, eta epaimahaiak aipamen berezia eginda, “Aurkeztutakoen onena” saria The New York Times egunkariari eman diote aurten.

Hogeita sei herrialdetatik 349 egunkari edo astekaritako 9.000 orri baino gehiago aurkeztu dira aurtengo lehiaketara (lehiaketan parte hartzeko 6-25 dolar artean ordaindu behar izaten da orriko).

Sari gehien batu dituztenen artean, El Mundo eta El País egunkariak aurki daitezke (53 sari bakoitzak). Baina hauek ez dira Espainiako irabazle bakarrak izan. Honako hauek ere jaso dute epaimahaikideen oniritzia: As, El Mundo Deportivo, El heraldo de Aragón, Expansión Gaceta Universitaria, La Vanguardia eta La Voz de Galicia.

Euskal Herrian argitaratzen diren egunkariek ere izan dute tokia sarituen artean, eta horrela, El Correo egunkariak Zilarrezko sari bat eta 18 Aipamen berezi batu ditu; Deia egunkariak, bestalde, 2 Aipamen berezi.

Epaimahaian lanean ibili direnen artean bazegoen euskaldun bat: Javier Zarracina bizkaitarra, El Correo egunkariko infografia departamentuko zuzendaria.

SND elkarteak ez ditu bakarrik paperean inprimatzen diren egunkariak kontuan hartzen, izan ere, beste lehiaketa bat ere badu martxan: The Best of New Media Design Competition. Honen eta aurreko guztiaren berri ere izango duzu snd.org gunean.

Erantzunak

Joxe Aranzabal
2002-03-10 : 09:54

1997an SNDren Design aldizkariak sari bat eman zion Arrasate Press aldizkariari, Goio Aranak egindako diseinuagatik.


Design aldizkariak Egunkari Txiki Onenak deitzen die sari hauei, eta banatzen ditu 10.000 ale baino gutxiago kaleratzen dituzten agerkarien artean. Urte hartan, aldizkariak zazpi sari eman zituen eta Arrasate Press izan zen Europako saritu bakarra. Honen zuzendaria Beñardo Kortabarria zen artean.


Diseinuko oscarren parekoak izaten dira sari horiek zabalkunde txikiko egunkarien artean.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago