Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadi Informazio Gizartean: harpidetu?

Eneko - Zarautz
2002-03-08 10:03

Euskadi Informazio Gizartean webgunera joan nintzen, eta harpidetu egin nintzen, ea zer informazio jasotzen nuen. Probetako esperimentuen kuia besterik ez naiz izan, azkenean.

Joan zen astean Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Informazio Gizartean· plana zela eta honen gora beheren berri eguneratuak izateko, izena e-posta, pasahitza eman eta harpidetza eskatu nuen.

Baina ez nuen uste beraien frogetarako kuia bezela hartuko nindutenik...

Ba bai, izena herriterrentzako eta enpresatako harpidetza bete nuen eta dagoeneko, inolako informaziorik gabe frogetako hainbat mezu jaso ditut. JOSE LUIS PEREZ GONZALEZ jaunak ppperez@CLIENTES.EUSKALTEL.ES eta Administrador (esi@SPRI.ES) helbideetatik eta L-EEUSKADI-CIUDADANO@SERVICIOS.EJIE.ES helbidearen bitartez: Prueba de envio del Administrador, Prueba 5, Prueba con adjunto, ... mezuak bidali dizkit.

Denak gazteleraz, noski, baina okerrena prueba con adjunto delako horrek ms-word dokumentua atxekituta zekarrela, non argi eta garbi berriz ere prueba hitza ikusi nuen.

Nahiko harrigarria horrelako MS-Word attach -ak bidaltzea, nere ustez:

  • attach batek beti mesfidantza sortzen du hartzailean.
  • MS-Word-en bidalitzako mezua irakurtzeko programa hori erosia eta instalatua izan behar duzu.
  • birusak zabaltzeko bide ona izan daiteke...
  • ...

Gainera, web horretan 15 egunetan, ez dute albisterik, informaziorik ez ezer eguneratu. Informazio Gizartean, informazioa kieto.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu