Orain .eu egongo da. Eta Euskal Herriko domeinua?
Informazio Gizarteko ministroek Gasteizen egindako bilera informalean erabaki zuten domeinu berria .EU izatea. Euskal Herriko zenbait Internautek ere eskatu dute domeinu bereizlea, baina ez zaie kasu handirik egin. Beharko genuke .eh moduko bereizlerik?
Katalunian eta Galizian ere jaso dira horrelako eskaerak @euskadiko berri honek esaten duenez. Egia esan, .eh egon badago, baina Saharako herrialde bati dagokio.
Estatua ez izan arren badago bereizgarri hori izaterik. Estatu ez diren 46 lurralde geografikok badute bereizgarri hau:
- Gibraltarrek: .gi
- Antartidak: .an
- Tonga irla txikiak: .to
Baina zein da arrazoia batzuk bai eta beste batzuk ezetza jasotzeko? Domeinuak ematen dituen IANA erakundeak ez du politika irizpidetzat erabiltzen. Herrialde bat den politikoki edo ez erabakitzen sartu gabe ematen ditu domeinuak. Irizpidea, ISO 3166an onartuta daudenei ematea da. Eta norma horretan, ez dago ez Euskal Herria, ez Katalunia... Dena den ez dakit badagoen eztabaidarik gai honen inguruan. Beharko genuke .eh moduko bereizgarririk?
Gasteizko bilera horretan onartutako .EU izateko bi urte pasatu behar izan dira, lehenengo araudi bat egin behar baita eta oraindik erabakitze baitago non jarriko den .eu domeinunupeko guztia antolatuko duen bulegoa.
Domeinu berri horren azpiko ezer erostea 40 euro kostako da. Ia kapazak diren erregistro masiboari aurre egiteko, gure inguruan badago eta horrelakorik egiten duenik.
Erantzunak kargatzen...