Teknologia albisteak

"Urrezko Q": sinboloa baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2002-03-06 : 11:03

"Urrezko Q" duten enpresek bikoiztu egin dituzte salmentak. Euskalit Fundazioak hurrengo bi urteetarako egitasmoa aurkeztu zuen atzo. Zazpi enpresak jaso dute kalitateko bereizgarri hori eta salmentetan izan duten gorakada %198koa izan da.

Irizar, ITP, ASLE, Copreci, Euskadiko Kutxa, Gasnalsa eta Fagor dira sarituak. Hauek zazpiok dute "Urrezko Q" deritzona, baina Joaquin Coello Euskaliteko presidenteak eta Fundazioko zuzendari Mikel Ugaldek adierazi dutenez, oraingo zazpi enpresa horiek 2.004rako 25era heltzea da helburua.

Zillarrezko Q-ak ere badaudela ezin ahaztu eta hauen kasuan, orain 25 badira ere bi urtetan 90era iristea izango da erronka.

Ez da Euskal Herrian geratuko ekimena

Euskal Herriko enpresak Europarantz begiratu dezaten ahaleginak egingo dituztela esan zuten Euskaliteko ordezkariek. Urrezko Q-a lortu duten enpresak Europa mailako EFQM Kudeaketako Bikainenei ematen zaien sarira aurkez daitezen gura dute. Industrial alorrak badu zeregina. Bikaitasun-adibideak badira Euskal Herrian.

Gehiago jakin gura baduzu, Euskalit-ek badu webgunea ere. Bertan azaltzen da nortzuk diren, zer eskaintzen duten, berriak...

Erantzun

Sartu