Teknologia albisteak

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

Erabiltzailearen aurpegia
oier - dantzan.com
2002-03-04 : 11:03

Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.

Ameriketako Estatu Batuetako euskal komunitatean The Chicken Dance bezala ezagutzen dute dantza hori, baina The Duck Dance, Dance Little Bird, Vogel Tanz, La Danse des Canards edo El Baile de los Pajaritos bezala ere ezagutzen da.

Ezkontzetan ohiko dantza bihurtu omen da, eta Lisa Corcosteguik kontatzen duenez, dantza Thomas Werner-ek konposatu zuen 1970eko hamarkadan, Suizan. Mundu osoan hedatu da dantza eta 140 bertsio desberdin aurkitu ditu konposatzaileearen semeak, eta kantaren 40 milioi kopia saldu omen dira munduan.

Mariajesus y su acordeon-ek 80 hamarkadan Espainian zabaldu zuen kanta nola iritsi den Ameriketako euskal komunitatera ez dago jakiterik oraindik. Lisa Corcostegui-k baditu hipotesi batzuk, baina benetakoaren bila dabil. Zuk eraman bazenuen kontaiozu!

Erantzun

Sartu