Mac erabiltzaile asko programa honen zain egon dira Mac OS X sistema eragile berrira jauzi egiteko, batik bat diseinatzaileak. Udaberritik aurrera egin dezakete aldaketa: Photoshop 7.0 Mac-en sistema bietan dabil, 0S 9.1en eta baita OS X berrian. Hala ere, programa txiki osagarriak falta dira oraindik, plug-in direlakoak.
Apple enpresak lau urte zeramatzan Mac OS X sistema eragile berria promozionatzen. Urtebete pasatxo igaro da kaleratu zuenetik eta adituek diote izugarri hobetu dela. Hala ere, hainbat jende zain egon da, sistemak aldatzeko beldur. Enpresetan dabiltzanek joan den azaroan izan zuten aldatzeko aitzakia, Microsoft-ek Office v. X kaleratu zuenean. Diseinatzaile gehienak, ostera, Photoshop-en zain egon dira, argazkiak-eta manipulatzeko munduan gehien erabiltzen den programaren zain. Orain arte.
Applek maiatzeko ihintza bezala behar zuen Photoshop-en bertsio bat OS X sisteman ibiliko zena, eta haren iritziz, Adobe behar baino gehiago atzeratu da. Honek InDesing eta Illustrator kaleratu zituen lehenik eta behin, X. sisteman erabiltzeko, Photoshop baino dezente gutxiago erabiltzen diren bi programa. Baina, azkenean, hementxe dago Photoshop 7.0.
Berrikuntzak
Nahiz eta oraindik ez dagoen kalean behin behineko bertsioa hau udaberrian irtengo da, MacWorld aldizkariak beta bertsio bat probatu du eta hainbat ondorio atera. Hauek dira Photoshop 7.0ren berrikuntzarik aipagarrienak:
Berrikuntza mordoa dakar Photoshop 7.0 honek. Gehiago jakin nahi duenak, beraz, Adobe enpresara jo dezake argibide bila.
Baina
Badago arazo bat kontu honetan. Dakizuenez, Photoshop-ek programa osagarri mordoa erabiltzen ditu, plug-in direlakoak, baliabide mordoa eransten dizkiotenak. Kontua da programa horietako gehienak beste etxe batzuek egiten dituztenak oraindik ez daudela prest OS X sisteman erabiltzeko. Eta hau sekulako oztopoa izan daiteke diseinatzaileak Apple-n sistema berrira pasa daitezen. Izan ere, ez baita bat ere erosoa lanean bi sistemaren artean ibili behar izatea.
Erantzun
Sartu