Teknologia albisteak

Aukera berriak Sustatun: Pil-pilean berritua eta artikuluak lagunei bidaltzeko modua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2002-03-01 : 16:03

Gaurtik aurrera, aukera berria dauka Sustatu albistegiak. Albisteen interesaren neurgailu bi dauzkagu orain: Pil-pilean eta Azkenak atalak. Horrez gain, albiste bat ikuskatzen duzuenean, intereskoa iruditzen bazaizu, lagun bati bidaltzen ahal diozu horren berri, e-postaz zuzenean.

Hona aukerak azalduta:

  • Pil-pilean atala, azken notizien bizitasuna ikuskatzeko, aldatu egin dugu: orain, azken egunetan erantzun gehien izan dituzten albisteak agerrarazten ditu orri horrek.
  • Lehen Pil-pilean desberdina zen: azken gehikuntzak agerrarazten zituen, kronologikoki. Atal hori ez dugu ezabatu, besterik gabe, izena aldatu diogu: Azkenak esaten diogu orain.

Bidaliozu hau lagun bati

Aurrekoez gain, artikulu bakoitza lagun bati bidaltzeko aukera izango duzu orrian Sustaturen bidez. Albiste guztietan aurkituko duzu bidali hau ohar klikagarria. Bertan, datu-orri bat azalduko zaizu. Nori bidali nahi diozun jarri, komentarioren bat gehitu, eta zure lagunak artikuluaren izenburua, sarrera, helbidea (eta zure komentario gehigarria) jasoko ditu.

E-postako harpidetzaren kasuan bezala, jasoko duena ez da izango artikulu osoa, erantzun eta guzti (ezta artxibo erantsirik ere), sarrera baizik. Ez dugu inor gogaitu nahi espero ez duen mezu astunekin.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago