Teknologia albisteak

www.herrimusika.org

Erabiltzailearen aurpegia
Jon - Oiartzun
2002-03-01 : 16:03

Herri musikaren txokoa Jose Mari Beltran eta Oihartzungo udalak aurrera ateratzen diharduten proiektua. Horren barnean sartzen da herrimusika.org webgunea ere.

Instrumentuak han eta hemen: 700 instrumentu inguru daude katalogatuak museo antzerako honetan eta web orrialdetik denak ikusi eta kontsultatzeko aukera izango da. Munduko edozein tresna ikusi gura baduzu egin Klik Modu askotako informazioa lortuko duzu, esaterako norena den, nongoa, nork egindakoa den eta abar.

Oiartzunen kokatua dagoen museo honek martxoaren hasieran zabalduko ditu ateak eta han 400 instrumentu ikusi ahal izango dira. Gero biltokian dituzten gainontzekoak ateratzen joango dira denak erakutsi arte.

Erantzun

Sartu