Teknologia albisteak

Muzikalia aldizkari musikalak MP3 eta irratia itxi ditu

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatu
2002-03-01 : 12:03

Doan ematen dituen MP3ak ordaintzeko eskatzen dio Muzikaliari. SGAEk abisatu zion ilegala zela egiten zihardutena eta lizentzia ordaindu beharko zutela. Eta ez gutxi, hilero 375 euro eskatzen die elkarte horrek, 62.400pta hilero!

Promozioa zen ardatza webgune honetan aldizkariko zuzendariak esan duen moduan, baina otsailaren 11n itxi zuten irratia eta baita MP3-ak doan banatzen zituen atala ere. Muzikaliaren orrian agertzen dira zergatiak.

SGAEekoek adierazi dutenez, Muzikaliak egin duena borondatezkoa izan da, enpresa erabaki hutsa. . Eta horrela argumentatzen dute: jabetza intelektualaren legeak dioenez, autoreek gestio etxe baten bitartez ziurtatu behar dute eskubideen kontua, hau da, ezin dute zuzenean egin, legeak ez baitu onartzen eskubideak indibidualki negoziatzea.

Aldizkariko zuzendari Sergio Picon-ek adierazi duenez, web pila bat daude musika eskaintzen dutenak, eta SGAE-k egindakoari aurre egiteko zerbait pentsatzen hasia dagoela dio. Ez litzaioke bat ere inportako mugimendu baten bultzatzaile eta buru izatea.Artistak hala pentsatuz gero askatasun osoz aukeratu ahal izan behar duela dio Muzikaliako arduradunak. Musikariak musika zabaltzea gura duen edo ez berak erabaki behar du!

Erantzun

Sartu