Fermin Muguruza musikariak azken komunikatuan kontatu duenez WORLD MUSIC CHARTS EUROPE zerrendan agertzen da bere azken diskoa.
Manu Chao da lehena, baina, bera bezala, jatorri euskalduna duen Sargento edo Sergent García agertzen da 14. postuan. Hautatutako 150ko zerrendaren ondoren, Alboka, Oskorri eta Tonino Carotone. Muguruza 48.a da.
Musika munduan, urte bakoitzaren amaierarekin batera, urteko disko hoberenen zerrendak azaltzen dira, perretxiko moduan, egunkari eta aldizkari espezializatuetan. Zerrenda hau Europako hogei herrialdetako musika-aditu ezberdinen lana da. Ez dute hori bakarrik egiten, hilero sailkapen bat argitaratzen baitute. Tartean Espainiako R3n Discópolis irratsaioa gidatzen duen José Miguel López kazetaria dago. Erritmo etnikoen kalitatezko zerrenda dela diote. Eta hala da.
Zerrendari buruzko informazio gehiago dago hemen edo "Discópolis" irratsaioaren webgunean. Ezin utzi aipatu gabe, beste zenbait izen: adibidez, bosgarrena, aste bukaera honetan Hegoaldeko eskenatokietan egongo den Rumaniako Taraf de Haidouks taldea. Edota Cachaíto, Baaba Maal, Radio Tarifa, Cheb Mami, Rachid Taha...
Hala ere Muguruzak ez du hori bakarrik kontatu azken komunikatu horretan . Datorren udaberrian grabatuko duen diskoan kolaboratzaile izango diren batzuen izenak ere aipatu ditu. Eta sorpresak daude.
Gainera, Hendaiako Antxeta Irratian ostegunero "Kontrakalea" irratsaioa aurkezten hasi dela iragarri du.
Erantzun
Sartu