Teknologia albisteak

Mortadelo eta Filemonen apirileko zenbakia dagoeneko sarean

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - sustatu
2002-02-27 : 13:02

Ez da txantxa! Mortadelo eta filemonen kuartel jeneralera egunero-egunero 3.000 lagun sartzen dira. Postalak, gazteleraz dagoen lehenengo komiki elektronikoa, jokoak, mozorroak...

Egongo da paperean irakurtzen ohitua dagoenik eta ordenagailuko pantailan ikustea grazia handirik egingo ez dionik. Hala ere, apustu ona egin dute "Grupo Zeta Ediciones B" etxekoek. Kolore biziz dator webgune hau eta gainera komikia zure ordenagailura jaisteko modua dago. Ez da doan, baina zer da ba Mortadelo eta Filemonen abentura batengatik 2,5 euro ordaintzea? 9 titulu ezberdin daude.

Azkeneko komikiak, berrienak (El Euro eta El ordenador Que horror) , gehitxoago ordaindu behar dira, 5 euro.

Ez duzu imaginatzen bikote honen ebook-a? Paperari aurreratzeko modua era izan da Internet. Apirilean kalera aterako den komikia badago dagoeneko Interneten. Los Okupas deitzen da eta hau ere 5 euroan dago.

Mortadeloren mozorro berriak ere ikus daitezke debalde. Doan jaitsi dezakezu baita ere 10 orrialdeko komikia proba egiteko. Gustatzen bazaizu hasi dirua aurreratzen bai Mortadelok eta bai Filemonek badaukate zer kontatu-eta.

Erantzun

Sartu