Mercedes Clase A: bizitza errealerako egina
2002-02-26 11:02
- Aizu Mireia, nire neskalaguna izango zara?
- Ez tonto. Zu ume bat zara. Niri zure aita gustatzen zait, nire amari
bezala.
Mireiaren amak apur bat aztoratuta begiratu zidan. Atakatik irteteko edo, musika piztu zuen, eta ze irtengo altabozetatik? Linkin Park
- Ez dago gaizki -Esan zidan Mireiaren amak-. Grabatuko didazu?
- Ez dakit ba. Larunbatean Gogoetari Leiho irakurri nuen Egunkarian eta Esan Ozenkiko Kamio izeneko batek muga etiko bat marrazten zuen: lagun zuri batek CD bat doan grabatzen badizu, hori ondo dago; baina ezezagun beltz batek diskoa saltzen badizu, hori oso gaizki dago.
- Zu ez zara ezezagun beltza, Peruren aita zara, nire laguna, eta zuria zara.
- Bai, ni bai, baina CD-a beltz bati erosi nion Eibarko kale batean 5 euroan (edo eurotan), beraz bekatua lehenagokoa da.
- jo, ba ez dakit...
- Gainera, aizu, burua zapia duen neska musulmana bazara edo aitita-amama euskaldunak zaintzen dituen Kolonbiako beltxaran bat bazara, subsahariano hauek deskontua egiten diete: 4 euroan (edo eurotan) bakarrik! Nik neuk ikusia dut neure begiekin. Hori zer ote da, etikoa, ala ez da etikoa? Zer ote du esateko Esan Ozenkikoak... Gora Herriak?
- Baina grabatuko didazu ala ez?
- Saiatu zaitez Internetetik, akaso, Gnutella edo holako batekin. Seguro oraindik ez direla enteratu nola funtzionatzen duen, eta, hortaz, oraindik horrek ez dauka kalifikazio etikorik.
Ba horixe, Mercesde Clase A, bizitza errealerako egina. 21. mendeko bizitza errealerako, ze batzuk joan den mendean bizi dira oraindik.
Erantzunak kargatzen...