Datorren asteburuan, otsailaren 23an, hasiko da Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatu duten Kulturaldia. Kultura arloan hainbat ekimen egiteko asmoa dute taldeek 2002. urteari begira.
Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek gogoeta egiten jardun dute azken hilabeteotan, herrian kultur dinamika pattala dagoelako: urtean zehar oso ekitaldi gutxi antolatzen dira, taldeak oro har ez daude unerik onenean, herrian oso kultura gutxi sortzen da, kultur ekitaldiak kontsumitzeko ohitura txikia da oso...
Uztarriak beti esan izan du kultura, batik bat, taldeek sortzen dutela. Taldeek kultura herritarra eta partehartzailea bultzatzen dute, lantzen dute. Eta hortik etorriko da, nonbaitetik etorriko bada, herria kultura aldetik pizteko aukera.
Aurrera begira, kultura arloan ekimen ugari egingo dira Uztarriak bultzatuta. Baina, hasteko, Azpeitiko I. Kulturaldia antolatu da, otsailetik martxora bitartean egingo dena. Herria kultura aldetik piztea nahi bada, ezinbestekoa da ekitaldiak antolatzea. Eta Kulturaldian, batik bat, herriko jendeak eginiko ekitaldiak izango dira.
Otsailak 23, larunbata: Musika: Tiobibo, Ezinean. 17:00etan Korrale tabernan.
Otsailak 24, igandea: Antzerkia: Lakrikun, 19:00etan udaletxe azpian..
Otsailak 25, astelehena: Hitzaldia: Tomas Urzainki. 20:00etan Aitonena aretoan.
Martxoak 2, larunbata: Musika: Kitarrista Taldea, 19:30ean udaletxe azpian.
Martxoak 8, ostirala: Poesia: Ibiltarixanak. 21:00etan, Aitonena aretoan.
Martxoak 9, larunbata: Musika: Txalaparta zalaparta
, 17:30ean plazan eta poesia: Diapoesia
19:30ean Orkatz Kultur Elkartean.
Martxoak 10, igandea: Artisautza azoka. 11:00etatik aurrera plazan.
Martxoak 13, asteazkena: Hitzaldia: Abokatu euskaldunak. 20:00etan Aitonena
Martxoak 15, ostirala: Musika: Os Gallardos, 23:00etan Korralen
Martxoak 16, larunbata: AEKren txotxa: 21:00etan azoka plazan.
Losintxa lehiaketa. Hilabete osoan.
Erakusketa: Olatz Aguado diseinatzaile grafikoaren koadroak.
Aurrera begira, baina, bestelako lanik ere izango du eskuartean Uztarria Kultur Koordinadorak, kultura arloari dagokionean. Honatx asmo batzuk:
Formakuntza.
Herriko taldeek sortzen dute kultura, lehen esan dugunez. Horrenbestez, herriko taldeen esku dago kultur-dinamika piztea; taldeek bultzatu behar dute herritarren partehartzea. Haien esku dago, hein handi batean, pasibitateari aurre egitea. Horretarako, baina, herriko taldeek sendo egon behar dute. Horregatik, Uztarria Kultur Koordinadorak formakuntza arloan ere lan egingo du. Taldeei begira ikastaro batzuk antolatuko ditu aurrerantzean. 2002. urtean bi ikastaro antolatuko ditu:
-Diseinu grafiko ikastaroa: Helburua zera da: taldeen komunikazio lana egiteko beharrezkoak diren euskarriak (kartelak, triptikoak...) sortzea eta irizpide orokorrak ematea. Freehand, photoshop ta quarq x press. Ikastaro hau Ibainet-ek ematen du.
-Talde-dinamika: Taldea zer den, zeintzuk diren taldearen ezaugarriak eta zein aldi bereizten diren taldeen jardueran. Erabakiak nola hartu, erantzukizunak nola banatu,taldeak zuzpertzeko tekniken analisia... Urtxintxak ematen du ikastaro hori.
Hausnarketa.
Ekitaldiak eta ikastaroak antolatzea ondo dago; baina ez da nahikoa. Taldeek herria kultura aldetik piztu nahi badute, taldeek herritarren partehartzea bultzatu nahi badute, lan teorikoa ere egin behar dute. Taldeek autokritika eta hausnarketa lana egin behar dute, eta hausnarketa horiek kalera atera gero.
Herrian sortzen den eta kontsumitzen den kulturaren inguruan, kultur-partehartzearen inguruan, azpiegituren inguruan, taldeen lanaren inguruan... hausnarketa eta gizarteratze lana egingo dugu.
Hausnarketa hori, hasiera batean, taldeen baitan bultzatuko da. Horretarako galdetegiak zabalduko dira, eta eztabaida-multzoak antolatuko dira. Ondoren, kalera begira ere zabalduko da hausnarketa.
Kultur etxea
Uztarria Kultur Koordinadora, sortu orduko (1998ko martxoan), herriko egoerari buruzko diagnostikoa egiten hasi zen. Diagnostiko horrek, besteak beste, ondorio argi bat erakutsi zuen: herriko egoera, lokal aldetik-eta, oso eskasa da.
Horregatik, Uztarria osatzen duten taldeek herrian Kultur Etxe bat behar zela esan zuten, eta 1999an proposamen landu eta logiko bat egin zieten Udalari eta beste hainbat eragileri. Proposamen horretan, Kultur Etxeak Basazabalen egon behar lukeela zioen Uztarriak. Datozen hilabeteetan Udalarekin proposamenaren inguruan hitz egiteko asmoa dauka Uztarriak.
Honatx proposamenaren laburpena:
Erantzun
Sartu