Sustatu logoa Teknologia albisteak

Web Landarbaso, euskalkiei eskainitako webgune bat

Landarbaso webgunea
2002-02-22 10:02

Euskalkiei buruz (beste gai ezberdin batzuen artean) argibide erreza eta atsegingarria eskaini asmoarekin sortuta, mapa asko erakusten ditu, idatzitako azalpenekin lagunduta.

Webgune honetan aurkitu ditzakegu: gipuzkeraz eta bizkaieraz ikasbide eta hiztegi bat, beste euskalkien aditz laukiak, euskalki guztien mapak, euskal aintzineko leinuak, Nafarroako erreinua, jakinmiñen sekzio bat, inkestak, eta abar. Guztia irudi eta mapa ugariekin. Gainera euskaraz, gazteleraz, eta lotura baten bidez, ingeleraz ere irakurri daiteke.

Beraz, euskalkiengatik eta beste euskal gaiengatik interesatutakoak bertan informazio oso baliagarria aurkitu dezakezue.

Egin klik hemen Landarbaso webgunea ikusteko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu