Gaurtik aurrera, Sustatuk beste gai bat du bere aukera tematikoan: BWEB! Zer da BWEB? Beste Webgune Euskaldun Bat!
Ohitura bihurtzen ari da baliabide euskaldun bat sortzen duenarentzat, Sustaturen bidez iragartzea. Eta ondo dago hori, trasto honek nolabait duen erakarmenaren seinalde da. Baina halako bat nola sailkatu? Batzuetan Internet, besteetan Hizkuntza, ordukoan Kultura... Adibidez Ertza.net martxan dagoela, edo UEMAren berrikuntza... Ia-ia edozein epitetorekin igaro zitezkeen. Ba horientzat guztientzat, BWEB, eta dotore-dotore geratuko dira.
Aukeratu dugun akronimo honek (BWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat) Interneteko ohitura bati segitzen dio. Bilatu ingelesez yet another eta ikusiko duzue zenbat gauza agertzen den. Hackerren hiztegietan ere ageri da.
Adibidez, YABB (Yet Another Bulletin Board, beste web-foro edo ohar-taula bat), YAWL (Yet Another WebLog), etab, etab... Ikusi adibidez Postnuke softwareare buruzko webloga. Gai nagusietako bat hau da: YAPNS (Yet Another PostNuke Site, Postnukerekin egindako beste webgune bat).
Ironia ere badu kontuak (beste bat?! ez, nahikoa da), baina zerbait mugitzen eta bizi-bizi dabilen seinalea da batik bat... Beste webgune euskaldun bat? Bale, igual oso txarra da, edo igual ona izango da, baina beste bat da, bizi gara, eta pozten gara.
Animo bada, ekarri zuen webguneak hona, egin propaganda, hedatu zure mezua. BWEB? Bai mesedez, baita beste mila ere bai!
Erantzun
Sartu