Segik Sorginen Laratza eten zuen
2002-02-21 11:02
Sorginen Laratza ematen ari zirela, bart gauean, SEGI zioen pankarta batekin sartu ziren. ETBk programaren emisioa moztu eta iragarkiak sartu zituen, 22.50ak aldera.
Joan den larunbatean, Athletic Club-Real Madril partiduan ere Segi-ren erreibindikazioak eten egin zuen jokoa minutu batzuetan.
Gose greban daude Segi-ko zenbait gazte azken egun hauetan. Beren erakundea, Haika bezala, legez kanpokoa dela edo legez kanpo gera daitekeelako mehatxua gainean daukate, eta horren kontra protestan ari dira.
Erantzunak kargatzen...