Sustatu logoa Teknologia albisteak

Le Monde Diplomatique aldizkariaren webguneak arazoak ditu

Iturri - Donostiatik.
2002-02-20 22:02

Baina zergatik jarri dute martxan harpidetza kanpaina hau? Dirudienez, 2001. urtearen bukaeran egunkari eta aldizkari askoren edizio digitalak krisian daude. Eta, noski, tartean Le Monde Diplomatique-rena.

1995eko otsailean, duela zazpi urte, zenbait zerbitzu sarean jartzeko erabakia hartu zuten. Kritikoak izan ziren (eta dira) Interneteko zenbait konturekin eta, horrek, zenbait irakurleren galdera ekarri zuen: "Zergatik duzue webgune bat ez baduzue horretan sinisten?".

Gauzak honela, sinisteko ordua iritsi zitzaien. Ez "ekonomia berria" delako horretan, baina bai beraien nortasunarekin bat zetorren irakurleen beharretara egokituriko webgunean. Besteak beste, "Info-diplo" zerrenda sortu zuten. Eta zerrenda horren arrakasta itzela da, 150.000 lagunetik gora omen daude-eta bertan izena emanda.

Internet bidezko zerbitzuak mantentzeko, harpidetza-kanpaina jarri dute martxan. Hala ere webgunerako sarrera libre utzi nahi dute eta eskatzen dutena da paperezko ediziorako harpidetza egitea: norbera harpidetzea edo familiako norbait, lagunak, elkarteak, etab.

Helburua 2002. urtearen bukaeran 5.000 harpide berri egitea da.

Irakurri gehiago hemen: http://www.monde-diplomatique.fr/abo/

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu