Sustatu logoa Teknologia albisteak

2002 02 20 20 02... Euskaldunok galduko dugu

Gari Araolaza - CS
2002-02-20 17:02

Telebista eta prentsan kontatzen ari dira, gaur iluntzeko 8ak eta 2 minututan izango dela momentu berezia. 20:02 20/02/2002 zenbakiak bakarrik jarrita: 2002 2002 2002. Denbora koordenatu historikoak, azkeneko aldiz orain dela 900 urte inguru gertatutakoa: 1111ko Azaroaren 11ren goizeko 11:11tan suertatutakoa (1111 1111 1111).

Absurdo bezain kuriosoa da datu hori albiste bihurtzea, munduko herri askotan ez delako horrela. Euskaldunongandik hasita, gure kasuan urtea/hila/eguna bait da orden zuzena. Eta hori kasu sinpleena da, pentsa txinan edo beste egutegi bat daramaten hainbeste eta hainbeste kulturetan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu