Teknologia albisteak

Sopelcom 2002, Komunikazioa Jakintza Gizartean

Erabiltzailearen aurpegia
Sopelcom - Sopela
2002-02-20 : 09:02

Komunikazioa Jakintza Gizartean. Goiburu horrekin antolatu du Sopelako Udalak Sopelcom 2002 hitzaldi sorta. Eta bihar hasiko da.

Lehen hiru hitzaldiak, honako hauek:

  • Otsailaren 21ean. Antonio Sánchez-Bravoren hitzaldia: Informazioa, guzti-guztiontzat . UNESCOREN leloa 2002-2003.
  • Martxoaren 7an. José Antonio del Moral-ek "Interneteko faktoriak sare teknologien iraultzan" gaiaz berba egingo du
  • Martxoaren 21ean. José Angel Castrok: prentsa agentzien moldaketa testuinguru multimediatiko berrian.

Udaletxeak bere alkate eta kultur zinegotziaren bidez, UNESCOren, Euskal Herriko Unibertsitatearen Multimedia kazetaritza masterraren eta Urgitxetasen euskarri teknikoaren laguntzaz, bildu ditu aditu hauek, unibertsitateko irakasleak eta profesionalak, beren ezagutza eta laguntza eskainiko diotenak Sopelcom-ek izan nahi duen agerpen eta bilgunearen hausnarketari.

Hizlarien artean, besteak beste: EHU-ko irakasleak, Javier Etxebeste Yahoo Españako zuzendaria, edo Jose Antonio del Moral, @Euskadi boletineko arduraduna.

Hitzaldiok Sopelana 2010 Plangintza Estrategikoaren hausnarketa gaietan kokatzen dira eta adierazten dute nola informazio eta komunikazio teknologi berriek moldatzen ari diren ezagutza gizartea eta nola itxuratuko duten eta, bereziki, bere ondorioak gurea bezalakoa den komunitate batean. Plangintzaren asmoan dago komunikabideen konbergentzia eta gero eta eraginkorragoa den sare bat, zein eraginkorra izan daiteke zuntz optikozko hariaren sarreran Sopelan.

Sopelcom 2002

Erantzun

Sartu