Zaparrada gaztegunea abian Bilbon
2002-02-19 14:02
Larunbatean egingo den festa eta ZAPARRADA bera otsailaren 20an, asteazkena, goizeko 11.30etan aurkeztuko dira prentsaurrean.
Azkenengo hilabeteotan, Bilboko zenbait gazte eta Zenbat Gara elkarteko beste hainbeste pertsonekin batera egitasmo bat lantzen ari dira, Bilbo zein inguruko eskualdeetako gazteei eskaintza erakargarri eta dibertigarri bat egiteko asmoz. Esparru kulturala oinarri izanik era esberdinetako jarduera erakargarri eta bereziak landuko dira. Bilbon berton eta baita alboko herrietan bizi diren hainbat gaztek aukera ezberdinak izango dituzte larunbatero beren nahiak, gogoak eta ideiak desarroilatzeko.
Erantzunak kargatzen...