Autoak erosteko bi modu berri: saltoki handiak eta Internet
Lehentxoagotik dago eztabaida hau eta badago esaten duenik kontzesionarioa itxi beharko duela. Denda txikien kalte izan dira supermerkatu handi horiek herri eta hiri askotan, baina erosleak, behintzat, merkeago erosi ahal izan du.
Eroskik badu zerbait aurreikusia. Internet izango da Eroskikoen apustua. Web potente batekin gura dute zerbitzua ematea. Lehenengo esperimentua Bilbondon egingo dute, Basaurin dagoen hipermerkatuan. Bilbondon egongo da salmenta puntu bat eta hainbat markatako autoak ikusi ahal izango dira pantaila batean. Gero hitzartuko dute nola ordaindu, aseguruak etab.
Multi-Auto-ko komertzial eta bezeroek ere izango dute sarrera webgune honetara eta autoren bat aukeratutakoan eskaera egin ahal izango da, derrepentean.
Erantzunak kargatzen...