Sustatu logoa Teknologia albisteak

Internet eta pornografia lotuta Bizkaiko ikastegi batean

Iban, Sustatuko editorea
2002-02-15 13:02

Dena den pornografiaren kasu hau ez da berria. Auskalo zenbat etxetan arazo bihurtzeraino heldu den. Ez da guk kontatzen dugun kasu hau alarmatzeko modukoa, hala ere. Ainara eta Janirek (hamalauna urte) eutanasiaren gaineko informazioa batu gura zuten. Horretarako ere sareak ematen ditu hamaika aukera eta bikote honek zuzenean sartu zuen http://www.eutanasia.com helbidea. Zein informazio lortuko eta...

Ilehori sujerente eder bat ipurdi bistan eta webgune horretara sartzen bazara ikusiko duzun gainontzekoa.

Alarma piztu da Bizkaiko eskola horretan. Maisu-maistrek pentsatu dituzten aukeren artean:

  • Informazioa liburuetatik bakarrik! Beraz, internet satanisatu,
  • Filtroak jarri ikasleei. Nolabait ordenagailuak prestatu ikasleak orri batzuetara ez sartzeko. Irakasleak haurren gainean egon.
  • Interneta libre lagatzea. (Egia esan, ez dakigu aukera artean dagoen.)

Polemikarik ez da falta eskola horretan eta afera zahar bat plazaratu du berriz. Berria El Pais egunkariak jaso zuen otsailaren 14an

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu