Euskararen inguruko baliabideak UEMAkideen eta euskara lantzen dutenen eskueran. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere web orria berritu du, eta hantxe dituzue.
UEMAk bertara bildutako udaletan eta horietako langileekin euskararen eta, zehazkiago, administrazio publikoetako euskararen normalizazioan dihardu.
Helburu hori gero eta eraginkortasun handiagoz gauzatzeko, web sarea tresna ezinbestekoa bilakatu da, UEMA bezala, Euskal Herriko herrialde guztietan barrena barreiaturik dagoen erakunde ororentzat. UEMAren apustua tresna hau UEMAkideen lokarri egitea da administrazioan euskararen normalizazioa gauzatzeko. Horretarako, erabat berritua ageri zaigu gaur UEMAren web orria: www.uema.org
Orria zabalik dago edonorentzat, atal batzuetako edukiak UEMAko udalentzat bakarrik badaude ere. Lehengo orri zaharrean baino baliabide gehiago daude eskueran eta erabilgarritasun handiagoa du. Gonbitea egina dago nahi duenak web orria bisita dezan... eta erabilgarri zaizkionak eskura ditzan. Badira hor euskararen inguruko lagungarriak oro har eta administrazio publikoetako euskararakoak. Edonork erabiltzeko eran dauden atalen artean, gomendagarriak dira:
Berriak jaso ahala, izango dugu hemen bertan horien berri.
Erantzun
Sartu