Eskuko ordulari baten diru pilo bat gastatzen duenak zergatik ez du ordainduko ba euro pilo bat poltsikoko telefono batengatik?
Estatus soziala markatzeko erabiltzen dira eskuko telefonoak. Marka berri bat ere sortu da, harri bitxiekin eta metal garestiekin lan egiten duena.
Vertu deitzen da metal noble eta harri bitxiekin lan egiten duen enpresa berria. Lehenengo eskuko telefonoak uda honetarako egongo omen dira salgai. Aurreratu dezakegu bat urrezkoa izango dela eta beste bat platinozkoa. Biak ere 24.000 eurotik gora (4 milioi pezeta) kostatuko dira.
Nokiak adierazi du eskuko telefono gehien salduko duen lekua Asia eta Europa izango direla. Kuriosoa!
Hala ere, ez pentsa barruko makinaria iraultzailea izango denik. Nokiaren azkeneko bertsioa izango du, baina ez da izango ezer berririk.
Nokia baino lehenago Peter Aloisson austriarrak aurrea hartu die. Harri bitxiak lehenagotik erabiltzen ditu eta dagoeneko 30 telefono-edo saldu ditu. V3688 modeloko Motorola edo Nokia bat, 18 kilateko urrearekin eta diamantez estalia 44.000 euro (7 milioi pezeta) kostatzen da. Egin daitezke gauzak 7 milioirekin e?
Nolakoak diren ere ikusi dezakezu
Aipatutako hori ez da galtzen ibiltzeko modukoa, baina irakurri dudanez bi hauek erabili eta botatzekoak omen dira:
Ezin merkeagoak ;-)
Bigarrenaren demoa hemen