Euskal hezkuntza auzitan berriro
Gaurdanik berriro zalaparta galanta sortuko du Espainiako gobernuak EAE.n ordezkari daukan Villarrek euskal hezkuntzaz esandako astakeriek.
Oraintxe bota ditu: berriro arrazismoa, xenofobia, ETAko komandoen errelebo erraza, Euskal Herriaren inbentua eta Espainiaren kontrako gorrotoa... Zaharrak berri. Erantzutetik merezi ote duen, probokazioen aurrean zeregin behar den etab. nork bere iritzia izango du.
Bada ordea hortik zehar hedabide askok haizatuko ez duten txosten serioa: Jaume Bofill fundazioarena. Gure hezkuntza leku onean uzten duena.
Horren aipua gaur Iztueta sailburuak egin du, eta fundacio Jaume Bofillen webgunean ikusi dezakegu. Baina baita erein.com helbidean ere. Gune horretan "nortzuk gara" klikatu, eta behekaldean daude EREINKARIA buletinak PDF formatuan.
Euskal Herriko hezkuntzari buruzkoak zazpigarren alean daude.
Horra, inprimatu eta mezua hedatzeko nire gonbitea.
Erantzunak kargatzen...