EAiparraldek urrats berria eman du Departamenduaren alde Internet gune bat aurkeztuz.
Eusko Alkartasunak Departamenduaren aldeko kanpainan jarraitzen du webgune baten bidez, www.euskalherridepartamendua.com edo www.departementpaysbasque.com helbideetan kokatua, non alderdi abertzale sozialdemokratak landutako argudioak internauten eskura jartzen diren.
EA-iparraldek asmatu eta EA Sareanen laguntzaz (EAk Interneten duen erakundea) landutako kanpaina hau Gerard Caralpek, EAk Baionan duen egoitzan eskainitako prentsa aurrekoan, aurkeztu zuen. Ipar Euskal Herriarentzako Departamendua urtetan EAk bakarrik bultzatu izan duen aldarrikapena, 1986an EA sortu zenetik babestu izan duena, gizarteratzea du helburu webgune honek.
Manex Pagolak, EA-iparraldeko antolakuntza idazkaria, euskal eskabidea ez dela bakarra adierazi zuen, beste herri batzuk, Bretainiak, Korsikak, Savoiak etab, lurralde-egituraren aldakuntza eskatzen dute eta eskabide hauen aurrean Frantses Estatuaren inmobilismoak nahiago du gorrarena egin.
Departamenduaren sorkuntzari ezetza zuen Pabeko eskualdeko negozio-munduaren interes pribatuekin ere estekatu zuen.
Arestian esandako moduan, bi helbide daude: bata Euskal Herri departamendua izenpean; bestea, departement pays basque izenpean.
Erantzun
Sartu