Sustatu logoa Teknologia albisteak

I-mac berria merke-merke

Iban - Sustatu
2002-02-08 12:02

Ez dugu jakin gaur arte zenbat balio duen. Orain badakigu zerbait gehiago. Flexo horrek erreboluzioa ekarri du eta uste da sagartxoak jango duela merkatuaren zati on bat sagarra bera jaten utzi gabe. TFT pantailak eta G4 prozesagailuak lagunduko dute horretan.

Aurretik ere izan du Sustatun i-mac berriak zeresanik. Hala ere, orduan, ez zen aipatu ere egin zenbat kostatuko zen. Guk ya.com-en irakurri ahal izan dugu eta erositako moduan salduko dizuegu.

Imac2 honek liluratuta utzi gaituenik ezin ukatu. Diseinuan onenak zirela lehen ere erakutsia zuten. Ordenagailu politenak Applerenak dira. Imac-a izan zen diseinuan erreboluzioa ekarri zuena eta baita "cubo deitzen zena ere. Oraingoak ordea bereizten duen hainbat puntu dakar:

  • TFT pantaila, 15 pulgadatakoa. Horrekin Apple-k kapazitate handiagoa eman gura du eta pantaila ikusgarriago bat egin. 17"-takoak bezainbestean ikusten da, pantailan baliagarri dena oso antzerakoa da-eta.
  • Pantaila beso artikulatu batekin dator. Igo, jeitsi, anguloa aldatu 180an ezkerretara zein eskumatara...
  • Basean 27 zentimetroko erradioa du eta 14 zentimetrotako altuera. CD-Rw gama baxuan, DVD-CDRW erdikoan eta Surperfrive DVD-R gama altuan. Esperatxoaren atzean konexio guztiak: 3 USB, 2 firewire, VGA irteera bat monitorearendako, Etherneta, 56ko modema eta kasko zein bozgoragailuak aukeran.
  • Bi prozesadore aukeran: 700 Mhz-koa edo 800ekoa. Prozesadoreok bigarren nibeleko 256Kb izango dituzte eta fabrikatik datorren memoria 128koa izango da gamarik baxuenean eta altuenean 256koa.
  • Serieko disko gogorra 40 Gb-ekoa izango da nahiz eta 60koa eskatu ahal izango den.

Eta prezioak?

IMac G4 700, 15"ko pantaila lauarekin Power PC G4 700 Mhz-n 128 MB SDRAM memoria, 40Gb-eko ATA, CD-RW. Dena 1.599 EUR. Martxoan izango da salgai.

IMac G4 700, 15"ko pantaila lauarekin Power PC G4 700 Mhz-n 256 MB SDRAM memoria, 40Gb-eko ATA, DVD + CD-RW Apple Pro Speakers. Dena 1.699 EUR. Otsailean izango da salgai.

IMac G4 800, 15"ko pantaila lauarekin, Memoria SDRAM 60 GB-eko Unidad Ultra ATA, DVD-R/CD-rw NVIDIA, GeForce2 MX Ethernet 10/100Base-T, barruko modema 56 K-koa, 5 USB, 2FireWire, Apple Pro Speakers. Dena 1.799 EUR. Urtarrilaren amaieratik behar luke salgai.

Salgai jarraituko dute, dena den, oraingo iMac 500 CD delakoak ere, hori bai, 128 Mb-eko memoriarekin eta software gehiagorekin, baina prezio berean, 999 EUR. IMac 600 CDRW delakoa merketu egingo da eta 1.199 eurotan geratu (350 gutxiago).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu