Teknologia albisteak

Internet lege berria: adierazpen askatasuna kolokan

Erabiltzailearen aurpegia
Iban - Sustatu
2002-02-07 : 14:02

Espainiako gobernuak ez du eztabaidatu nahi LSSI borradoreen gainean. Zientzia eta Teknologia ministerioak sarean jarri zuen proiektuaren zirriborroa, baina apiriletik gaur arte ez du pistarik ere eman aldaketen gainean. Interneteroren bat abilago ibili da eta lege horren azkeneko dokumentua filtratu du. Adierazpen askatasunaren kontrako legea dela esan dute zenbaitek.

Ez bat eta ez bi, 18 borradore egon dira mahai gainean eta beraien web-ean ez dute bat bera ere jarri. Botere judizialaren kontseilu orokorrari bidalitako dokumentua, aldiz, filtratu da. Dokumentu hau eta beraien web ofizialean dagoenak ez dute zerikusirik. 24 borradore ere izan dituzte eskuartean, baina bakarrik hiru borradoreren berri eman dute.

Legea, bihar agertuko ei da Zientzia eta Teknologia Ministerioaren wegunean, biana batek daki. Webgune bat isteko ahalmena, adierazpen askatasuna eta merkataritza elektronikoaren kontrola dira legeak dituen zirrikituetako batzuk.

Kontseilu orokorrean ahotsa duen Alfons lopez-ek kontrako botoa eman zuen eta adibide argigarri bat eman: autoritate administratiboak gazteen kontra egiten duela pentsatuta, interneteko egunkari bat itxi ahal izango du. Hori egiteko ez du itxaron beharrik inongo espedienteri. Legea hausten jardutea edo legea hatsi izana baino lehen ere itxi daiteke egunkari bat. Nahikoa da legea hausteko posibilitatea ikustea. En fin, Euskal Herrian badakigu zer den hori.

Gai honen gainean Radio Euskadik egin du elkarrizketa bat gazteleraz, eta sarean dago mp3 formatuan. Protestaren liderra denari egindako elkarrizketan esaten da oinarrizko eskubideen kontrakoa dela legea. Bihar, barikua, goizeko 9:30etatik 10ak bitartean ere egingo da berba gai honen inguruan Kriptópolis-eko sortzaile den Jose Manuel Gómez-ekin. Radio Euskadin bertan.

Gehiago jakin gura baduzu, Kriptopolisen albiste honen gaineko hainbat berri baduzu.

Erantzun

Sartu