Teknologia albisteak

Orreaga.org webgune berria amarauan

Erabiltzailearen aurpegia
Orreaga Bilgunea - Orreaga Nafar Elkarteen Bilgunea
2002-02-07 : 12:02

Orreaga Nafar Elkarteen Bilguneak orreaga.org izeneko webgune berria du: http://www.orreaga.org Elkarte horretan, besteak beste, Nafarroako historiaren gaineko erakusketa dago. 8 panelek osatzen dute erakusketa hori. Hilabeteka antolatutako agenda bat ere badago ikusgai.

Nafarroako 58 elkarte biltzen dituen Orreaga elkarguneak sarean ipiniko ditu elkarte hauek sorturiko urteroko ekitaldiak.

Elkarte hauen datuak sarean daude, baitaere Nafarroako Historiari buruzko 8 panelen bidezko erakusketa.

Hileroko buletina sarean egonen da, horrela Orreaga Bilguneak eginiko bileren berri izanen duzue webgune berrian.

BILGUNEA da ORREAGA, 58 elkarte batzen dituena: Aitzina, Angiluerreka, Berdintasuna, Errotaberri, Etxabarrengoa, Euskara Kultur E., Gaztelu, G.Uztariz, Herria Eginez, Ikasle Abertzaleak, P.M. Fundazioa, Trinkete, Zaldiko Maldiko, Zulo-Alai...

Konsziente gara gure herriaren aberastasunik adierazgarrienetako bat dela, gure herriaren onurako helburu zehatzak lortu nahi ditugunean, taldeetan edo elkarte sozio-kulturaletan biltzeko izan ohi dugun joera.

Aldi berean, gure mugak erakusten dizkigun praxiak berak bide ematen digu esperientziak konpartitzeko,elkarri laguntza emateko eta amankomuneko ekintzak sustatzeko.

Ezberdintasun horretatik abiatuta ORREAGA BILGUNEAN elkartuz amankomuneko ekintzak bultzatzen ari gara.

Gure webgunean izango duzu horren berri.

Erantzun

Sartu