Gaubasa irratsaioa sarean
Zer da GAUBASA?
"Bilbo aldean bonba mediatikoa" den GAUBASA irratsaioa Bilbo Hiria Irratiaren bidez aireratzen da uhainetan. "Batetik Dupont eta Dupond-en eskutik raw-a eta punk-rock-a, eta Basakatu pertsonaiaren irakurketa harrigarriak bestetik tartekatzen dituen picnic-irratsaio ezinezkoa da, parametro normaletatik ulertezina. Lurreko produktuak dastatu bitartean egiten den artelan azpikulturala da Gaubasa, uhinetako happening hedonista". Hain zuzen ere, hedonismoa bultzatzeko xedea du GAUBASAk, berehalako plazerra.
Sareko entzuleentzako Bilboko Kafe Antzokian egunotan izango diren zenbait kontzertutarako sarrerak banatuko ditugu, irratsaiora telefonoz deitzen duten entzuleen artean. Beraz, adi egon eta asteazkenean entzun ezazue GAUBASA online.
Erantzunak kargatzen...