Europako Batasunak badu eGovernment izeneko programa bat. Administrazioa online jartzea, eta herritarrekin harremana telematikoki egitea (eta hobetzea) omen da koxka. Urtero sarean dauden ekimen administratibo onenen lehiaketa egiten dute. Aipamena merezi izan dutenen zerrenda publiko egin dute dagoeneko.
Bestalde, lehengoan Sustatun bertan iragarri genuen Frantziako web administratibo onenaren sariketa martxan zegoela. Atzo jakinarazi ziren sarituak, hain zuzen.
e-Government ekimenari dagokionez, hona hemen lehiaketara aurkeztu zirenen zerrenda. Euskal Herriko adibiderik ez dago. Espainiakoen artean, Administracion.es lotsagarria aurkezten ausartu ziren! (webgune hori disparate bat da, ikus, adibidez, nolako errepasoa ematen dion diseinatzaile batek beste gune honetan ).
Adibide on gisa aukeratu dituztenak, irabazleak nolabait esateko, hemen dituzue.
Denetarik dago, baina, noski, ez dugu denak berrikusteko aukerarik izan. Adibide batzuk.
eGovernment programari buruzko berri gehiago hemen.
Frantziako Gobernuaren ATICA departamentuak antolatutako funtzio publikoko Interneteko proiektu onenen sariketako irabazleak atzo eman zituzten aditzera (hemen dago zerrenda ). Sariketako kategorietako bat software librearekin egindako proiektuei zegokion. Alor horretan, hauek izan dira sarituak:
Erantzun
Sartu