Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ardogintza Euskal Herrian

Txostenean sektorearen aurkezpena egin ondoren, honako atalak aztertzen dira:

  • Sektorea nazioarteko testuinguruan
  • Ardoaren sektorea Espainian
  • Ardoaren sektorea EAEn
  • Errioxa arabarreko ardoa: sektorearen egitura produktibo eta komertziala eta merkatuaren egungo egoera.
  • Txakolina
  • Sektorearen egoera konpetitiboaren diagnostikoa. AMIA analisia (Aukerak, Mehatsuak, Indarguneak eta Ahultasunak)

Laburbilduz, sektorearen indarguneak tradizioan, Kalitate-maila altuan, produkzioko egitura egokian, inbertsioan egindako ahaleginetan, errentagarritasunean eta laguntza instituzionalean daude.

Aldiz, ahultasunak sektorean profesionalen arteko akordioa lortzeko zailtasuna eta prezioen egonkortasunik ezean, prezioen gorakadan, inbertsioen premia handian eta amortizazio-epe luzean, ingurumen-mailako eskasian eta Errioxa J.D.ren gehiegizko zurruntasunean leudeke.

Aukerak kalitatearen aldeko apustuan, produktuaren sustapenean, komertzializazioko estrategiak indartzean, Teknologia Berrietan oinarritzean, sentsibilizazioko kanpainetan eta ardoa produktu osasungarri bezala saltzean daudela dio txostenak.

Eta azkenik Mehatxuak, herrialde ardogile berrien eta beste jatorrizko deitura batzuen konpetentzia gero eta handiagoan, ingurumeneko presioan eta ardoaren fiskalitatearen aldaketa posiblea EBan daude nagusiki.

Erregistratu ondoren txosten osoa eskuratzeko aukera dago Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioaren webgunean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu