Elkarlanaren ezinbestekotasuna
Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik
Ponentzia: Elkarlanaren ezinbestekotasuna. / Emalea: Miren Azkarate. Kultura Sailburua
Kultura Sailaren egitamu nagusien ildotik, Kultura politika askotarikoa, kohesionatzailea, malgua, garapena sustatzekoa, dinamikoa eta modernoa behar zela esan zuen Miren Azkarate kultura sailburuak 2001eko urriaren 9an Legebiltzarreko Kultura eta Hezkuntza Sailaren aurrean. Tartean zen, nola ez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea ere.
Beraz, bi aipamen horiek uztartuz, ondorioa honakoa da: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzean kohesionatzaile izan behar dugula, malguak, dinamikoa eta modernoak.
Dokumentu honetan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaz eta lan hori udaletan garatzeko sortu den dokumentuaz jarduten du Miren Azkaratek.
Aipatuak dira zenbaki eta zenbakien tartean, Euskara biziberritzeko Plan Nagusiaren helburuak, udalak duten gertutasunak ematen dien garrantzia etab.
Udalak izango duen jarreraz oso mezu positiboa eman zuen. Elkarlanean jarduteko beharra azpimarratu zuen behin eta berriz, eta Eusko Jaurlaritza behintzat helburu eta planak betetzeko ahaleginetan saiatuko dela azpimarratu zuen.
Dokumentu osoa behean duzu itsatsita.
Erantzunak kargatzen...