Zer egin garai berriekin bat datorren gizarte mugimendu handiagoa eta kalitate hobekoa sustatzeko? Zer egin barne parte-hartzea eratzeko? eta zer egin gizartearekin hobeto komunikatzeko? Elkarri elkarrizketa eta akordioaren aldeko gizarte mugimendua, etengabe aritu da galdera hauei erantzun egokia eman nahian.
Topaguneak kudeaketaz Gernikan egindako jardunaldietatik
Ponentzia: Nola sustatu partaidetza euskara elkarteetan Emanlea: Maixux Rekalde, informazio zientziatan lizentziatua eta Elkarriko Tailer Nazionaleko kidea.
Gizarte mugimenduen parte hartzeko moduez jardun zuen Gernikan Maixux Rekaldek. Motz geratu zitzaion interbentzioa, izan ere, haibat puntu laburtu behar izan zituen denborak hala eskatuta. Beharbada zenbait euskara elkarterendako dimensio handiegia bazuen ere, esperientzia interesgarria.
Teknologia berriak ere izan zituen aipagai Maixux Rekaldek. Horren harira, web orri eraginkorra (Elkarrikoa ) nola sortu duten edo posta elektronikoa baliagarri izan zitzaiela aipatu zuen, posta elektroniko zerrendak oso baliagarri direla gaineratuz.
Honela zioen: Edonork du aukera proiektuarekin atxikitzeko buruz buruko harremanik izan gabe ere. Sareak ematen du aukera proiektua bultzatzeko harreman horren berri inork jakin gabe ere.
Elkarriko ordezkariak Bake konferentzia proiektuaren bidez nola gauzatzen diharduten azaldu zuen. Dena den, txosten honen berri zehatzagoa jakiterik ere badago, elkarri@elkarri.org helbidera mezu bat bidaliz edo sustatun bertan.
Dokumentu osoa itsatsita dago rtf formatuan.
>
> Elkarriko ordezkariak Bake konferentzia proiektuaren bidez nola gauzatzen diharduten azaldu zuen. Dena den, txosten honen berri zehatzagoa jakiterik ere badago, elkarri@elkarri.org helbidera mezu bat bidaliz edo sustatun bertan.
>
Ba hori, jakin nahi nuke nola diharduten Bake Konferentzia horretan, eta Sustatun bertan irakurtzerik balego, ba oso pozik.