Sustatu logoa Teknologia albisteak

Pititako irratia online entzungai

Santurtziko Pititako irrati librea Interneten bidez ari da emititzen jada. Probetan ari dira eta ez dute, momentuz, egun osoz emititzen.

IRRATIA.COMek erabiltzen duen shoutcast sistema bera erabiltzen dute euren seinalea igortzeko. Beraz, entuteko arazorik edukiz gero, IRRATIA.COMen webgunean aurkituko dituzue Shoutcast emisioak entzuteko azalpenak eta softwarea eskuratzeko loturak. Bertan izango duzue, halaber, Pititako entzun ahal izateko lotura.

Zuzenean nabigatzailetik entzuteko aukera ere badago. Nabigatzailea konfiguraturik ez baduzue, soluzio manuala erabili. Kopiatu ezazue IP helbide hau (control+C): 80.34.69.159:8000 ...Zabaldu ezazue shoutcast emisioak entzuteko instalatuta duzuen programa (RealPlayer 7+, Winamp, iTunes... Hainbat daude). Bertan zaudetela, aukeratu "open location" edo "abrir URL" (normalki control+L)... Eta itsatsi bertan lehen kopiatu duzuen IP helbidea.

Entzunaldi on!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu