Teknologia albisteak

Kontuz Audiogalxy zaleok, Spyware eta birusak eskatu gabe!

Erabiltzailearen aurpegia
Iban - sustatu
2002-02-04 : 11:02

Halaxe dio El Pais egunkariak argitaratutako berri batean. Audiogalaxyren erabiltzaileek, mp3ko katuez gain birusak eta espiatzeko gai den programa bat ere ekartzen duzula zure ordenagailura. Horrelako berriek ez dute asko esaten doan diren zerbitzu hauen alde.

El Pais egunkariak halaxe zekarren: Audiogalaxy -ren erabiltzaileak infektatuak eta espiatuak izan dira Wired-ek jakinarazi duenez. Espiatzekoa, spywareel VX2 deitzen da eta berez funtzio komertziala zuen arren, ordenagailu horren konfigurazio datuak bidaltzen ditu enpresa batera. Konfigurazio datuez gain, erabiltzaileak bisitatzen dituen orriak eta bilatzaileetan sartzen ditugun hitz klabeak ere bidaltzen ditu.

Are txarragoa: VW2-k formularioen datuak erregistratzen ditu sarean. Programaren egileek txartelen zenbakiak ez dituztela bistarazten esaten badute ere, konfidentzialitatea zalantzan geratzen da. Audiogalaxyren erabiltzaileek spywareak desaktibatzeko programak hemen aurkituko dute. Itxura denez irailean gertatu ziren ezusteko tamalgarri hauek.

Irailean espia eta urtarrilean virusa

Urtarrilaren hasieran Satellite v6.08 bertsioak zekarren birusa. Birus honen izena w32/ Nimda.D da. Ez da jakin zenbat denboran egon den birus hori eten barik eta ordenagailuz ordenagailu. Nimda gure ordenagailuetatik kentzeko antibirusen firma duten lekuetan agertzen da horrelakoetan jarraitu beharreko bidea.

Erantzun

Sartu