Sustatu logoa Teknologia albisteak

Europarrok erkinak gara

Iban - sustatu
2002-02-01 11:02

Japonek duen %15,8 atzean geratu da Europan e-comerceak izan duen %25arekin konparatuz. Dena den, Ameriketako Estatu Batuetan ohituagoak daude interneten bidez salerosketan jardutera. “Aurreratuak” ia %50era heldu dira. Zenbat den hori? 119.162.400 milioi pezeta iazko urtean. Europaren kasuan Euroak asko lagunduko ei du salerosketa modu honen hazkuntzan.

Esan dugu 500 milioi erabiltzaile baino gehiago gaudela munduan, baina 2005. urterako 950 erabiltzaile izatera helduko garela diote. Pentsa zein ez den konektatua egongo. Euskal Herriko azkeneko baserria ere interneten!

Datu gehiago jakiteko sartu IDCren leku ofizialera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu