Euskal Barrutia
2002-01-30 14:01
Euskal Barrutiaren beharra
Euskal Herrian hiru barrutitan banatuta egotea ez da gaurko kontua. Horrek eragin du normalizatuta ez dagoen hizkuntza eta kultura oztopatzea. Unibertsitatearen kasuan kontu bera, nahi eta ezin. Horri irtenbidea aurkitu nahian EHUBAM elkarte berria.
Ikasle eta irakasle talde bat gabezi honetaz jabeturik, aspalditik Euskal Barrutiaren aldarrikapena egiten ari gara. Gure ustez, Euskal Herriko unibertsitate guztiak barruti bakar batean biltzea gure herria garatzeko ezinbestekoa da. Hori dela eta, mugimendu bat abiatu dugu: Euskal Herriko Unibertsitate Barrutiaren aldeko Mugimendua (EHUBAM)
Mugimendu honek helburu desberdinak dauzka. Alde batetik, Euskal Barrutiaren beharra gizarteratu nahi dugu. Beste aldetik, banaketa administratiboak sortzen dizkigun arazoak lehenbailehen konpondu behar direla uste dugu. Beraz, legalki bideratzeko aukerarik ez dagoenez, Euskal Barrutiaren gauzatze praktikoa burutu nahi dugu.
Erantzunak kargatzen...